Zure mugikorretik parkimetroetan eta aparkalekuetan ordaintzeko, Empark aparkalekuetan lekua erreserbatzeko eta auto elektrikoa kargatzeko aukera ematen dizun app-a da.
Doakoa da, eta mugikorretik ibilgailua aparkatuta dagoen denbora luzatu eta salaketak ordaindu eta baliogabetzeko aukera ematen du. Segidan, aplikazioaren funtzionalitate nagusiak azaltzen dira.
Funtzionamendu orokorra
Erraza, erosoa eta segurua. Hauek dira Telpark-en hiru ezaugarri nagusiak. Kaleko parkimetro batean Telpark nola erabili jakiteko, ikusi bideoa, eta ezagutu gure funtzionalitate nagusiak.
Aparkalekuetako funtzionamendua
Parkimetroa zure mugikorretik eta edozein lekutatik aktibatzeko aukera emateaz gain, Telpark-ek aukera ematen du Empark aparkalekuetan sartu eta ordaintzeko. Horretarako, matrikula aplikazioari lotuta eduki behar duzu Aparkalekuak ikonoan, eta, hor, Sarrera bizcorra aktibatuta eduki behar duzu.Aukera aktibo horrekin, abantailak besterik ez dituzu izango. Ez da beharrezkoa aparkalekuaren hasieran tiketa hartzea; izan ere, zure matrikula irakurtzean, langa automatikoki irekiko da, eta irtetean, Telpark-ek online amaituko du tiketa, eta zure kontuan kobratuko dizu.
Halaber, plaza erreserba dezakezu gure aparkalekuetan. Aparkalekua erreserbatu atalean, aukeratu aparkalekua, eta markatu erreserbatu nahi dituzun egunak. Sakatu Erreserba egin eta eginda!
Funtzionalitate gehiago:
- Zure erabiltzaile-datuak eta banketxeko datuak editatu eta aldatu ditzakezu, eta egindako ordainketa eta aparkamenduen historikoa kontsultatu.
- Behar dituzun matrikula guztiak editatu eta gehitu ditzakezu.
- Madrilgo Empark aparkaleku pribatuetan eta Renfe-aldirietako aparkalekuetan egin dezakezu ordainketa.
- Telpark-en bidez, baliogabetu daitezkeen salaketak ordain ditzakezu aplikaziotik.
- Aparkaleku bat erreserbatu dezakezu AENA aireportuetan.
- Zure ibilgailu elektrikoa karga dezakezu Espainia eta Portugaleko 40 aparkaleku baino gehiagotan.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.