1. Home
  2. Aparkalekuak
  3. Multipass
  4. Multipass. Aparkatzeko dituzun beharretara egokitutako irtenbidea.

Multipass. Aparkatzeko dituzun beharretara egokitutako irtenbidea.

Nekatuta zaude zure etxetik edo lantokitik hurbil aparkalekua bilatu beharraz? Beti aparkaleku berean aparaktu ohi duzu? Ezagutu Multipass!  ðŸ˜‰

Multipass produktu ezin hobea da gehien erabiltzen duzun aparkalekuan nahi duzun egunetan aparkatu ahal izateko (sarrera bakoitzean 12 ordu gehienez), aurrez data zehaztu beharrik gabe eta preziorik onenean. Aurreztu ezazu % 85 arte aparkalekuaren txandatze-tarifarekiko.

5, 10 edo 20 sarrerako Multipass txartela eros dezakezu Telparken apparen bidez. Deskontua aldatu egiten da aparkalekuaren eta kontratatutako sarrera kopuruaren arabera.

Nola eros dezaket nire Multipass txartela?

Oso erraza da!

1. Ireki appa, eta egin klik “Multipass” atalean.

2. Ondoren, koka ezazu zure Mutipass txartela kontratatuko duzun aparkalekua.

3. Aukeratu zure Mutipass txartelaren sarrera kopurua (5 sarreratik aurrera).

4. Aukeratu zer ibilgailurekin erabiliko duzun Multipass txartela.

5. Berrikusi zure datuak, eta berretsi erosketa.

Prest! Zure Multipass atalean, aktibo dauden sarrerak ikusi ahal izango dituzu. Xehetasunetan, berriz, aukeratutako aparkalekuaren helbidea eta zure Multipass txartelari lotutako matrikula ikusiko dituzu.

Baldintzak:

  • Sarrera bakoitza baliozkoa izango da 12 orduz, aparkalekuan sartzen zarenetik.
  • 12 ordu horiek igaro ondoren, dagokion soberakina kobratuko da, aparkalekuko txandatze-tarifaren arabera. Espres sarrera aktibatzea gomendatzen dizugu, deskontua duen txandatze-preziorik onenaz gozatu ahal izateko.
  • Sarrera bakoitzeko, aparkalekura behin bakarrik sartu eta ateratzeko aukera.
  • Multipass bakoitzak erosketan hautatutako aparkalekurako bakarrik balio du.
  • Telparken appean bakarrik eros daiteke produktua.
  • 1 urteko epemuga erosketa egiten den unetik
  • BEZ barne dago prezioan.

Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.

Artikulu hau lagungarria izan al da?