Zure ibilgailuaren matrikula, aparkatuko duzun hiria eta eremu mota (urdina/berdea… ) aukeratu eta ordainketa egin ondoren, zure ibilgailuaren GPS lokalizazioa agertzen den mapara jo ahal izango duzu.
App-ak zure mugikorreko GPSa erabiltzen du aparkatzeko tiketa erosten duzun unean duzun kokapena zehazten laguntzeko. Dena den, ordainketa zure ibilgailuaren barruan egitea gomendatzen dizugu. App-ak ez du kokapena zehazten, baizik eta mugikorrak “pasatzen” dizkio koordenatuak app-ari. Horrela egiten dute GPSa erabiltzen duten app guztiek: smartphone-ak zehazten du kokapena.
Koordenatuak eta GPSaren zehaztasuna hainbat faktoreren araberakoak dira: mugikorra, eraikinak, hodeiak, kutsadura… Horiek guztiek eragina dute GPSaren kokapenaren zehaztasunean. Errore-marjina 50 metrokoa izan daiteke.
Tiketa berresteko orduan app-a puntu jakin batean kokatu arren, zure mugikorrak egoki kokatu zaituen ziurtatzea gomendatzen dizugu, tiketa beste eremu batean egin ez dadin.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.