Bi modu daude pasahitza aldatzeko: baldin badakizu, zuzenean alda dezakezu, app-aren bitartez; gogoratzen ez baduzu, berriz, berreskuratu egin beharko duzu.
Pasahitza nola aldatu
Pasahitza aldatzeko, joan Aukera gehiago – Kontua – Aldatu pasahitza aukerara. Egungo pasahitza idatzi beharko duzu, eta ondoren, pasahitz berria.
Pasahitza nola berreskuratu
Saioa itxi behar duzu Aukera gehiago – Kontua aukeran, eta, ondoren, pantaila nagusian, egin klik Berreskuratu pasahitza atalean. Hor zaudela, zure helbide elektronikoa idatzi behar duzu, eta Berreskuratu atalean klik egin. Segidan, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, pasahitza berrezartzeko.
Zalantzak izaten jarraitzen duzu? Ez kezkatu. Jarri gurekin harremanetan, pozik lagunduko dizugu.